Urrezko eztei zeremonia batean parte hartzea asko gustatzen zaigu, ospakizun maitagarria eta oso familiarra da.
Oraingo honetan, Itziarko Santa Maria Santutegira joan gara, Debako udalerrira.
VIII. mendekoa da eta XVI. mendean zaharberritu zuten.
More...

XVI. mendeko erretaula platereskoa du, non Itziarko Ama Birjinaren irudi erromanikoa dagoen.
Urrezko ezteien zeremonian interpretatutako errepertorioa
Marixi, protagonisten alaba, gurekin harremanetan jarri zenean, oso ideia argia zuen: Pieza zehatz bat gurekin interpretatzea.
Hona hemen gure lehen poz handia, Marixik, proiektu komun askotan lagunkidea denak, halako egun garrantzitsu baterako konfiantza izatea.
Zeremoniaren amaieran klezmer estiloko pieza bat jotzeko ilusioa zuen.
Klezmerra komunitate juduek izaera alaiko ospakizun erlijiosoak laguntzeko jotzen zuten musika instrumentala da.
Gainerako errepertorioa zeremoniara, parrokiako abesbatzaren partaidetzara eta familiako klarinete jotzaile gazteen parte-hartzeetara egokitu dugu.
Tira, harira:
- Ezkongaien sarrera: Eztei-martxa (F. Mendelssohn)
- Jaunartzea: Klarinete kontzertuaren Adagioa (W.A. Mozart)
- Zeremoniaren amaiera: Sholem-Alekhem, Rov Feidman! (B. Kovács)
- Irteera: Nere herriko neskatxa maite (B. Lertxundi)
Mozarten klarinete kontzertuaren Adagioko hari-laukoterako moldaketa bat egin dugu Marixiri sorpresa txiki bat emateko.
Uste dut lortu dugula, jeje.
Taldea
Gure hari-laukotea aukeratu dute ospakizun honetan jotzeko.
Urrezko ezteiek merezi dute horrelako talde bat. Gainera, klarinetea gehitu izana luxua izan da.
Denaz gozatu dugu, egin genuen entseguaz, zeremoniaz eta geroaz...
Eta "ezkonberriei" ZORIONAK!